XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

b) Gizarte- eta kultur arloko zerbitzuak eskaintzerakoan, zerbitzu horien ekipamenduaren plangintzan, kontuan eduki beharko dute gizatalde guztientzako aukerak eskaini beharko direla, berdintasunean eta oreka gordeta, drogamenpekotasunak agertzea dakarten eragile guztiak alde batera uzteko.

c) Gazteen artean lanbide-heziketako beste aukera batzuk, lehen lanpostua aurkitzeko aukerak eta autoenplegua edo enpresak sortzeko bideak bultzatuko dituzte, eskolan aurrera egiterik izan ez dutenek eta lana aurkitzeko biderik ez dutenek ez dezaten, horregatik, drogaren menpe geratzeko arrisku handiagoa izan.

d) Hirigintzako plangintza egin eta lan horiek aurrera eramaterakoan, solidaritate, berdintasun eta arrazionaltasunezko irizpideak erabil daitezela zainduko dute, hirigintzaren garapena orekatua izan dadin eta horrek drogamenpekotasunak agertzea eragin dezaketen beste eragile batzuk gainditzeko eragile gisa jardun dezan.

9. artikulua.- Lan-esparrua

Euskal Autonomia Erkidegoko lan-administrazioak, Osalan-en bidez, eta administrazio publikoetako kudeatzaileekin, enpresariekin eta enpresarien elkarteekin nahiz sindikatuekin batera, lan-mundurako aurrezaintzako programak sustatuko ditu, batez ere azaroaren 8ko 31/1995 Legean, Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeari buruzkoan, aurreikusitako zerbitzuetan eta jardueretan, eta bertan zehaztutako moduan.

Era berean, laguntzako eta gizarteratzeko programa publikoetan enpresek ere lankidetzan jardutea bultzatuko du.